Rosso di Climax Apezpikuaren Proklama nazioari

(Egia esan, Proklama, Rosso Apezpikuak  berak zentsuratua izan da. Bi agerralditan idatzia. Zuzendua. Ohar jarraiekin zuzendua. Inspirazioaren intimitatean berregina, Proklamak helmuga  gisa azken helburuaren argibideak ematea zeukan.
Alemariarrak, pasa diren urteetan (eta etorriko direnetan ) gizakiaren historia argitzen saiatu naiz eta saiatuko naiz. Ez naiz gizakien historiaz ari, edo historia egin dutela uste dutenei buruz. Ez naiz zenit edo nadir-ari buruz ari (gainera nik ez dut astronomiaz hitzegiten).
Edo armada handiari buruz, zeina Invenciblea bezala, txikia izan zen eta gailendua.  Egiten dudanari buruz hitzegiten dut, alemaniarrak. Zuen osotasunari buruz ari naiz, gaztetasunean harrapatzen zaituzten nekeari buruz, aurrean duzuen heriotza txundituta begiratzen duzuen bitartean.
Neure bizitza, anaiok (anaia deitu diezaiok eta neure buruari edo ez) aditzaren irudia da (ez bakarrik irudia, ez bakarri aditza). Aukeratuen aldeko party-a (bakoitzak besteari buruz hitzegiten du, zarata, zaratan itzultzen da. Azkenean badirudi pasatako denbora ez dela norberak bizi izan duena. Morularaino itzultzen da. Morula mukosek jaten dute). Nire bizitza ibilbidearen zati bat da: beti dakit nora ez nihoan. Zuona, diaspora: orientazioa galdu duzue.

© Angelo Cacciola Donati