Egia, dena hitzez-hitz hartuz gero, arriskua dago geldiarazita geratzeko. Adiskidetasuna ez da gauza generikoa. Ez daude jokabide arauak. Zorrotzak. Traizioa adiskidetasunaren osagaia da, non bizi-senak ez dion ezeri etsitzen. Ezta heroitasunaren ere. Eta bizi-sena itsaso zabala da, barneraezina, sakona giza-generoa bezala. Batentzat jantzi berria izan daiteke. Bestearentzat, toga zuria. Eta, bien artean, beharbada arazo morala egingo dute. Ene Jainkoa! Hainbeste Robespierre txiki gilotinarako prest "baina ez da bat ere ikusten, sinetsidazu, ez da bat ikusten". Gerora, jakina, horrenbeste garbitasun beharrak zikinak izatearen uste osora daramatza. Denak. Nik adiskidetasunaz hitz egin eta berak uste du adiskideaz ari naizela. Nik adiskideaz hitz egin eta berak uste du adiskidetasunaz ari naizela. Hizkuntza perfektoa ergelkeria da, entzuidazu, beharrezkoa litzateke hizkuntza generiko bat maila gorenean. Sinonimoen eraginpetik kanpo. Hizkuntza bat gutural-kontsonantikoa. Homofonikoa. Begiraden eta hatzen zerbitzari. Hizkuntza bat, zeinarentzako ahoak gutxirako balioko duen.

 

 

   where are my friends? 
 

 

click on the planets 

 
 

  Copyright © 1998 Angelo Cacciola Donati</i>